Ekonomia
GOBERNURIK EZA ESPAINIAN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sailburuak azpimarratu duenez, enpresek lehiakortasun arazoak dituzte eta azpiegituretan egin beharreko lanak atzeratzen eta geldotzen ari dira.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak salatu duenez, Estatuan gobernurik ez egoteak eragina du bai euskal enpresen lehiakortasunean eta baita azpiegituretan egin beharreko lanetan ere. Gaineratu duenez, lanak "atzeratzen eta geldotzen" ari dira.
San Ignazio bigarrenez Eusko Jaurlaritzak urtero Azpeitira egiten duen bisitaren baitan ekonomia gaiak hizpide izan ditu Tapiak. Haren hitzetan, ekonomia hobera egiten ari da eta enplegua sortzen ari da, baina testuingurua zaila da, bai Europa eta nazioarte mailan eta baita Estatuan ere. Are gehiago, Estatuan gobernurik ez egoteak Euskal Autonomia Erkidegoari ere eragiten diola onartu du.
Era guztietako azpiegiturak bultzatzeko beharra azpimarratu du, tartean, abiadura handiko trena, Forondako eta Hondarribiko aireportuak edota Pasaiako portua.
"Abiadura Handiko Trena Gasteizera eta Bilbora heltzeko behin betiko bultzada eman behar zaio proiektuari. Horiek dira konplexuenak, Donostia gure eskuetan dago eta Eusko Jaurlaritzatik gauzatu behar dugu", gehitu du.
Bestalde, Pasaiako portua Renferekin, abiadura handiko trenarekin eta hegoaldeko tren saihesbidearen bitartez Bilborekin lotzeko premia ere aldarrikatu du.
Tapiaren hitzetan, Forondako eta Hondarribiko aireportuetan aurreikusita dauden inbertsioak "atzeratu" egin dira eta ez dira "modu egokian gauzatzen ari".
Gauzak horrela, bertako erakundeei dei egin die akordio "sendo" bat lortu eta Estatuari azpiegitura horiek garatzea eskatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa