13:08

Ekonomia

Epaia

Deliverooko banatzaileak 'autonomo faltsuak' direla esan du Madrilgo epaitegi batek

Agentziak | Erredakzioa

Autonomoak ez ezik bazkaria etxera eramateko zerbitzuko beharginak langileak direla esan du epaile batek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Deliveroo jatekoak etxera eramateko zerbitzua online eskaintzen duen konpainiak Madrilen dituen 500 banatzaileak "autonomo faltsuak" direla ebatzi du Madrilgo epaitegi batek. Deliveroo 2015ean ezarri zen Espainian, eta 2017ra bitartean autonomo faltsutzat izan ditu beharginak lanean. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak jarri zuen demanda, eta epaileak arrazoia eman dio.

Epaiketa maiatzaren 31n egin zuten, Madrilgo Lan-arloko 19. Epaitegian. Epaileak frogatutzat eman duenez, banatzaileek "lan-harremana zuten" enpresarekin. Konpainiaren esanetan, aldiz, "kolaboratzaileak dira", eta, horrenbestez, autonomo gisa hartzen dituela aitortu du.

Valentzian beste epaitegi batek ere arrazoia eman zion Lan eta Gizarte Segurantzari, eta banatzaile horiek ("riders" izenarekin ezagutzen dituzte) autonomoak ez ezik langileak direla ezarri zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena