21:16

Ekonomia

Merkataritza elektronikoa

Amazon konpainiaren gune logistiko berria martxan da Trapagaranen

eitb.eus

8.000 metro karratuko biltegi handi bat da, eta 50 langile ditu. Dagoeneko Amazonek zazpi zentro logistiko ditu Espainiako Estatuan.

  • Amazon konpainiaren zentro logistiko berria martxan da Trapagaranen.

    Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amazon konpainiaren gune logistiko berria dagoeneko martxan da Trapagaranen (Bizkaia), Radio Euskadik baieztatu duenez.

8.000 metro karratuko biltegi handi bat da, eta 50 langile ditu. Jadanik Amazonek zazpi zentro logistiko ditu Espainiako Estatuan.

Amazoneko iturriek baieztatu dutenez, Trapagaraneko biltegi logistikoa duela aste batzuk hasi zen lanean, nahiz eta orain arte irekieraren berri ez eman.

Lanpostuen sorrera eta jarduera ekonomikoaz gain, Babcock Wilcox enpresaren lursailak berreskuratzea suposatu du operazioak; izan ere, orain arte abandonaturik egon dira, eskualdearen iragan industrialaren lekuko.

Trapagarango Udalak "oso ondo" hartu zuen Amazonen eskaintza, "herriko bizilagunentzako lanpostuak sortzea suposatzen zuelako, baita Udaleko diru-kutxarentzako diru-sarrerak ere".

AEBetako multinazionala 2012an heldu zen Espainiara, San Fernando de Henaresen (Madril) gune logistikoa zabaldu zuenean. Ondoren, Katalunian beste hiru zento ireki ditu, bat Getafen eta iragan apirilean beste bat Illescasen (Toledo).

Orain Trapagaranera heldu da. Sare gero eta zabalagoa osatzen ari da, merkataritza elektronikoaren hazkunde etengabearen ondorio; Amazon horren ikur nagusia baita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena