18:03

Ekonomia

Eusko Jaurlaritza

100 milioi euroko inbertsio jasangarriak iragarri ditu Urkulluk

Agentziak | Erredakzioa

Ekipamendu eta azpiegitura berriak martxan jartzeko erabiliko dituzte. Baliabideak 'Bonu Jasangarriak Euskadi' ekimenaren bidez lortu dira.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 100 milioi euroko inbertsio jasangarriak onartuko ditu datorren astean, Iñigo Urkullu lehendakariak NBEn iragarri duenez. Ekipamendu eta azpiegitura berriak martxan jartzeko erabiliko dituzte. Baliabideak 'Bonu Jasangarriak Euskadi' ekimenaren bidez lortu dira.

Inbertsioaren helburu nagusiak hauek izango dira: alokairu sozialeko etxebizitzen erosketa, ingurumen azpiegiturak (ur zikinak garbitzeko, eraikinetan energia aurrezteko, etab), hobekuntzak ospitaletan eta osasun ekipamenduetan, hezkuntza zentroen modernizazioa eta Lanbide Heziketarako ekipamendua.

Urkullu New Yorken bisita ofiziala egiten ari da. Bira astelehenean hasi zuen. 'Local Action for Global Comitmets' tokiko gobernuen foroan parte hartu du lehendakariak astearte honetan.

Euskal Autonomia Erkidegoa Garapen Jasangarriko Helburuak eta "Euskadi Basque Country 2030 Agenda" propioa onartzen aitzindaria izan dela azpimarratu du buruzagiak. "Bonu Jasangarriak Euskadi" ekimena konpromiso politiko horren adibide dela erantsi du. 2018an 500 milioi jaulki zituen Jaurlaritzak, eta iragan apirilean beste 600 milioi euro, gogorarazi duenez.

Iñigo Urkulluren hitzetan, Euskadi "herri fidagarria" da. Aurten zero defizita lortu du EAEk, eta "A positibo" kalifikazioa rating-a du. Horregatik, Bonuen eskariak eskaintza laukoiztu zuen. Eskariaren bi heren nazioartetik etorri da, 13 herrialderen parte-hartzearekin.

Lehendakariak goraipatu duenez, Eusko Jaurlaritzak Bonu Jasangarrien bidez lortzen diren baliabideei "gardentasuna eta zorroztasuna" aplikatzen dizkie.

Horregatik, bigarren jaulkipenarekin lortu diren 600 milioien % 83 gizarte proiektuetara bideratuko dituzte eta % 17 egitasmo berde edo ingurumenera, 2030 Agendaren baitan, nabarmendu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena