12:43

Ekonomia

Espainiako Armada

Andoaingo enpresa batek Espainiako Armadaren hainbat ibilgailu berri egingo ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ministro Kontseiluak adostu duen kontratuaren bitartez, Armadaren 8x8 borrokarako ibilgailu berriak eraikiko ditu Andoaingo enpresa batek, besteak beste.

  • Italiar Armadako 8x8 ibilgailua.

    Italiar Armadako 8x8 ibilgailua. Argazkia: Wikimedia Commons

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2.100 milioi euroren truke, Armadaren 8x8 borrokarako 348 ibilgailu berri egiteko kontratua sinatu du Espainiako Ministro Kontseiluak Andoaingo enpresa batekin, besteak beste.

Armadaren ibilgailuak berritzea da hitzarmen horren helburua. Horretarako arkitektura irekian eta modularrean oinarritutako modelo berria bat diseinatu dute.

Defentsa Ministerioak, guztira, 2.100 euro inbertituko ditu, 2030era arte, ‘Dragoi’ izeneko ibilgailuak ekoizteko eta garatzeko. Horiek BMR ibilgailuen lekua hartuko dute. BMR ibilgailuak nazioarteko operazio batzuetatik kendu zituzten, zenbait ahultasun eta segurtasun arazo jaso zituztelako.

Santa Barbara Sistemasek, Indrak y SAPAk garatutako prototipoak ordaintzeko, egun 90 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du Espainiako Gobernuak.

Programaren garapenak "eragin nabarmena" izango du Alcala de Guadairan (Sevilla), Trubian (Asturias), Aranjuezen (Madril) eta Andoainen (Gipuzkoa), proiektuaren fabrikak kokatzen diren udalerrietan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena