Ekonomia
Euskaltel
agentziak | erredakzioa
Kontseilari delegatu berria izango da Garcia aurrerantzean. Bestalde, Eamonn O'Hare eta Robert W. Samuelson kontseilarien izendapena ere adostu dute asteazken honetan.
Jose Miguel Garcia, Euskaltelen kontseilari delegatua. Argazkia: EFE
Euskalteleko Akziodunen Batzarrak berretsi egin ditu, asteazken honetan, Jose Miguel Garcia kontseilari delegatuaren eta Eamonnn O' Hare kontseilari ahaldunaren izendapenak. Gainera, Robert W. Samuelson kontseilari izendatzea adostu dute. Hautagai guztiak Zegonak proposatu zituen; hots, Euskaltelen akziodun nagusiak.
Euskaltelek, Rk eta Telecablek osatutako taldea Derioko Teknologia Parkean bildu da goizean, bertan egin duten Akziodunen ezohiko Batzarrean. Izendapenak berresteaz gain, kontseiluko parte izango diren kideen kopurua ere adostu dute; guztira 13, orain arte baino bat gehiago.
Esan bezala, Jose Miguel Garcia kontseilari delegatu izendatu dute, lau urterako, enpresaren estatutuak zehaztutakoa betez.
Zegona funts britainiarrak Euskaltelen kontrola bereganatu zuenetik, Jose Miguel Garciaren izendapena izan da konpainiak hartutako lehen erabakietako bat. Zegonak Euskaltelen akzioen % 20,94 eskuratu du aurten. Kutxabankek, berriz, akzioen % 19,88 dauka.
Kontseilarien izendapenak berretsi ostean, Garcia harro agertu da gisa horretako proiektu bat zuzentzeko ardura izateagatik, eta ziurtatu du "konfiantza osoa" duela, "aukera garrantzitsuak" ikusten dituelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa