Ekonomia
GARRAIO ELEKTRIKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Autobusak Solaris enpresak egingo ditu eta Europako unitate elektrikoen proiekturik handiena izango da.
Urbino 12 autobus elektriko berria. Argazkia: CAF
Solaris fabrikatzaile poloniarrak 250 autobus elektriko egingo ditu Milaneko garraio operadorearentzat 192 milioi eurogatik. 40 unitateko lehen lotea 2020ko ekainerako dago aurreikusita.
ATM Milanorentzat autobus elektrikoak hornitzeko esparru-akordioa lortu du Solarisek, 250 autobus elektrikoren hornikuntza barne hartzen duena.
Hala, Italiako operadoreak 2030. urtea baino lehen diesel ibilgailuak kentzeko egindako apustu irmoa agerian utzi du, CAF Taldeko Poloniako fabrikatzailean eta Urbino izeneko autobus elektrikoen modeloan konfiantza jarrita.
Milanek aukeratutako ibilgailua Urbino 12 elektrikoa da, eta Europako 17 herrialdetako dozenaka hiritan topa daiteke jada.
Autobus elektriko berri horrek dituen onura nagusiak ibilgailuaren sonoritate baxua, bibrazioa gutxitzea eta, batez ere, igorpenik ez izatea dira.
82 pertsonentzako tokia
Ibilgailuak 82 pertsonentzako tokia izango du eta mugikortasun murriztuko pertsonei egokituta egongo da. Gaur egun, markako 150 autobusek eskaintzen dute zerbitzua Italiako iparraldeko hiriburuan.
Aurkezpen horrekin batera, Solarisek modelo berri horren lehen eskaria hitzartu du Bolzanorako. 12 unitate hornituko ditu eta 8 urteko epean mantentze-lanak eta zerbitzu teknikoa ere eskainiko ditu.
Energia sortzeko teknologia horri eta modeloak duen balaztatze-sistema birsortzaileari esker, autobusek 350 kilometro arteko distantziak egin ahal izango dituzte igorpenik gabe.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa