16:40

Ekonomia

Kontsumobide

Hiru zinema ekoiztetxe salatu ditu Euskaltelek 'bezeroei iruzur egiteagatik'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Dirudienez, bide judiziala saihestearen truke, ekoiztetxe horiek dirua eskatu diete hainbat bezerori, ustez haienak diren edukiak partekatzeagatik, Jabetza Intelektualaren Legea urratuta.

  • Hiru zinema ekoiztetxe salatu ditu Euskaltelek 'bezeroei iruzur egiteagatik'

    Euskaltelen egoitza. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskaltelek salaketa jarri du Reliance Entertainment Productions LLC, Venice PI, LLC. eta Wind River Productions LLC. zinema ekoiztetxeen aurka, "bezeroei iruzur egiteagatik".

Dirudienez, bide judiziala saihestearen truke, ekoiztetxe horiek dirua eskatu diete hainbat bezerori, gutun bidez, zuzenean zein zeharka, ustez haienak diren edukiak partekatzeagatik, Jabetza Intelektualaren Legea urratuta. Horregatik, gertatutakoa "iruzurrezko ekintza desleiala" dela uste du Euskaltelek.

Ohar batean, aipatu konpainiak azaldu du gertaeren kontakizunean gezurrak antzeman dituela, bezeroen gutunak aztertu ostean.

Horrekin lotuta, zera dio Kontsumiden aurkeztu duen salaketan: "Gutun horietan esaten da Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakidun Epaitegiak ustez arau-haustea egin zuten bezeroei datuak eskatu zizkiela. Erabiltzaileei bidalitako gutunetan ezkutatu egin dute erabaki bat hartzeko orduan bezeroak behar duen informazioa".

"Oro har, arauz kontrako ekintzak egin dituzte", gaineratu du. Horrek, gainera, ezinegona sortu du Euskalteleko bezeroen artean, konpainiak berak azpimarratu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena