12:35

Ekonomia

Araudia

EAEko VTC ibilgailuek identifikazio-bereizgarriak eraman beharko dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Bereizgarriak doan emango ditu lurralde historiko bakoitzeko foru erakundeak. Ibilgailuek bi eranskailu eraman beharko dituzte, bata aurreko kristalean eta bestea atzekoan.

  • Uber erabiltzaile bat. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.

    Uber erabiltzaile bat. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoan gidariekin alokatzen diren ibilgailuak (VTC) bi bereizgarri eraman beharko dituzte, gehienez ere bi hilabete igaro baino lehen, ostiral honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu den Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindua betetzeko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak taxiaren euskal sektorearekin eta VTCekin joan den abenduan sinatutako hitzarmenaren harira, gidari eta guzti alokatzeko ibilgailuak identifikatzeko beharra arautu du Eusko Jaurlaritzak. VTCen eta taxien artean esku-sartzerik ez egotea bermatu nahi dute arau honen bidez, zerbitzu horretako erabiltzaileen eskubideak babestuz eta sektorearen gardentasunari bide emanez.

Hori dela eta, gidari eta guzti alokatzeko ibilgailuek identifikatzeko bi eranskailu eraman beharko dituzte, horietako bat aurreko kristaleko goialdean, eskuinaldean, eta, bestea, atzekoan, behealdean, ezkerraldean, kanpotik ikusteko moduan. Bereizgarriaren zenbakiak eta urteak ibilgailua babesten duen baimena zein hiletan eta urtetan onetsi behar den adieraziko dute.

Bereizgarriak doan emango ditu lurralde historiko bakoitzeko foru erakundeak. Hala, VTC baimenen titularrek dituzten ibilgailu beste bereizgarri eskatu ahalko dituzte.

Era berean, 'Euskal Autonomia Erkidegoan gidariak dituzten alokairuko ibilgailuak alokatzeko zerbitzua emateko baldintzak arautzeko Dekretu Proiektua' izapidetzen hasi da. Tapiaren sailaren aurreikuspenen arabera, Administrazioko eta beharrezko kontsulta publikoko izapideak bete ondoren, urtearen amaieran dekretu berria abian izan beharko litzateke.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena