Ekonomia
Gipuzkoako Auzitegia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kooperatibista ohiez osatutako Ordaindu eta Eskuratu elkarteek 48 milioi euro inguru eskatzen zizkioten Mondragon Korporazioari.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako hainbat kide Bergarako epaitegian. Artxiboko argazkia: EFE
Gipuzkoako Auzitegiak atzera bota du Fagor eta Edesako langilek ohiek Ordaindu eta Eskuratu elkarteen bidez Mondragon Korporazioaren aurka jarritako demanda.
Joan den urteko uztailean, Bergarako epaitegiak demanda baztertu egin zuen, preskribatuta zegoela argudiatuta. Langile ohiek helegitea aurkeztu zuten orduan, eta orain Gipuzkoako Auzitegiak epai hura berretsi du. Alabaina, auziaren funtsa ere aztertu du eta ez zela inolako engainurik izan ebatzi du.
Ordaindu eta Eskuratu elkarteetan bilduta dauden 900 bat kooperatibista ohiek hasieratik salatu dute Mondragon Korporazioak engainatu egin zituela, Fagor eta Edesa itxi egingo zirela jakin arren, informazio nahasgarria erabilita bazkideak ekarpenak eustera bultzatu zituztela iritzita.
Nolanahi ere, gaurko ebazpenak dio demandatzaileek bazutela "aurretiaz kooperatibaren finantza egoeraren berri". Hortaz, Mondragon Korporazioa absolbitu egin du Ordainduk eta Euskaratuk egindako akusazio guztietatik.
Korporazioa "oso pozik" hartu du epaia, "lehendabiziko egunetik defendatu duguna berresten duelako: Korporazioak ez zituela bazkideak engainatu eta kooperatibak subiranoak eta autonomoak direla beren etorkizunari buruzko erabakiak arduraz hartzeko eta erabaki horien ondorioak ezin daitezkeela beste erakunde baten gain utzi", azpimarratu du ohar batean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa