17:00

Ekonomia

DSBE-ren erreforma

EAJ eta PSE berriro saiatuko dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren legea aldatzen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Duela urtebete lege-proposamena erretiratu egin behar izan zuten ez zutelako oposizioko taldeen babesa. Oraingoan, baina, PP legea tramitatzen hastea ahalbidetuko duela iragarri du.

  • Eusko Legebiltzarra.

    Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk eta PSEk berriro aurkeztuko dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren legea aldatzeko proposamena Legebiltzarrean.

Duela urtebete ahalegindu ziren erreforma gauzatzen, baina orduan ez zuten oposizioko taldeen babesa lortu eta atzera egin behar zuten.

Ostegun honetako bilkuran beste saiakera bat egingo dute jeltzaleek eta sozialistek, eta badirudi oraingoa proposamenak aurrera egin dezakeela.

Alderdi Popularrak EFE agentziari aurreratu dioenez, edukiaren zati handi batekin ez dago ados, baina tramitazio prozesu abiatzea ahalbidetuko du eta ondoren hainbat zuzenketa aurkeztuko ditu.

Elkarrekin Podemosek berretsi du kontra bozkatuko duela, eta EH Bilduk ostegunera arte itxarongo du bere botoa argitzeko.

Oposizioko taldeen babesik ez zutela ikusita eta, ondorioz, aurrera egitea ezinezkoa zela jakinda, 2018ko ekainaren 28an lege-proposamena gai-ordenatik erretiratzea erabaki zuten EAJk eta PSEk. Urtebete geroago, berriro jarriko dute gaia mahai gainean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena