14:42

Ekonomia

Eusko Jaurlaritza

Aurrekontuak negoziatzeko 'erantzukizuna' eskatu dio Erkorekak oposizioari

Agentziak | Erredakzioa

Adierazi duenez, Exekutiboak aurrekontu proiektuan egingo duen planteamendua "oso irekia" izango da, eta 2020rako kontuak "oso garrantzitsuak" direla azpimarratu du.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuak negoziatzeko garaian, "erantzukizuna" eskatu die Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Eusko Legebiltzarreko oposizioaren taldeei. Erkorekaren hitzetan, kontuei "boikota egitea, segur aski euskal gizarteari boikota" egitea da.

Gerra Zibilean borroka egin zuten gudari eta milizianoei omenaldia egin diete Bilbon. Erkoreka bertan izan da. Bozeramaileak gogorarazi duenez, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak oposizioko taldeekin datorren astean hitz egiteko asmoa du.

Adierazi duenez, Jaurlaritzak aurrekontu proiektuan egingo duen planteamendua "oso irekia" izango da, eta 2020rako kontuak "oso garrantzitsuak" direla azpimarratu du.

Exekutiboko bozeramailearen ahotan, legealdiko azken aurrekontuak lirateke eta une honetan "apustu ekonomiko sendoak egitea komeni da, egoera ekonomikoa indartzeko, lanpostuak sortzeko, hazkunde ekonomikoa finkatzeko eta zerbitzu publikoak berrindartzeko".

"Legealdian zehar Jaurlaritza egiten ari den apustua orain finkatu beharra dago, egoera ekonomikoaren bilakaerak horretarako beta emango duen unean", erantsi duenez.

Erkoreka: "Aurrekontuari boikota egitea ez litzateke gobernuari boikota, segur aski euskal gizarteari boikota egitea baizik"

Horregatik, oposizioko taldeei (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP) "erantzukizunez" jokatzeko eskatu die bozeramaileak. "Bigarren mailako edozein xede politiko" baztertu beharko luketela uste du. Aurrekontu proposamena "Euskadiren garapenaren, hazkunde ekonomikoaren sendotzearen eta enplegua finkatzearen aldeko apustu" bezala hartu behar dute, gaineratu duenez.

"Euskal gizartearen mesedetan apustua egiteko" eskatu dio Erkorekak oposizioari; izan ere, aurrekontuak "oso onak izango dira" eta "euskal gizarteak une honetan behar dituenak", esan duenez.

Horregatik, "aurrekontuari boikota egitea ez litzateke gobernuari boikota, segur aski euskal gizarteari boikota egitea baizik, baita hazkunde ekonomikoa, enplegua eta zerbitzu publikoak sendotzeko itxaropenei ere", argudiatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena