Ekonomia
580.000 euro
Agentziak | Erredakzioa
2019ko aurreneko 5 hilabeteetan, Kontsumobidek 158 eskaera, 568 erreklamazio, 1.111 kontsulta eta 2 arbitraje eskari jaso ditu abusuzko klausulekin lotuta.
EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Kontsumobidek bederatzi bankuri zehapen-espedienteak zabaldu dizkie, hipoteka kontratuen baldintzen artean zordun komisioak izeneko "abusuzko klausulak" dituztelako. Guztira, 580.000 euroko zehapenak proposatu ditu.
Txarli Prieto legebiltzarkide sozialistak Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari galdera egin dio kontrol saioan, ostiral honetan. Eusko Jaurlaritzak egiten dituen kontrolen inguruan galdetu dio PSE-EEko ordezkariak.
Mailegu gehienetan, bankuek "ordaindu gabeko kuotengatiko komisioa", "ordaindu gabeko muga-egunen komisioa" edo "zordunen komisioak" izeneko klausula bat barneratzen dute.
Bankuek bezeroei kobratzen dizkieten zordun komisioak baliogabe uzteko irizpidea dute auzitegiek egun.
Kontsumobidek 2018tik 2019era sinatutako hipoteka-maileguetan zordunen komisioak antzemateko kanpaina berezia aurrera eraman duela zehaztu du Perezek.
Horretarako, Euskadiko hamar banku nagusiei informazioa bidaltzeko eskatu zien; Araban eta Gipuzkoan hiru bankuren kontratuak aztertu zituzten lurralde bakoitzean, eta Bizkaian lau.
Horietatik, zortzik erantzun zuten eta zazpik klausularekin jarraitzen dutela egiaztatu zuten. Gainera, bi bankuk ez dute erantzun, eta ez laguntzeagatik zigortzeko proposamena egin du Kontsumobidek.
Sailburuak ziurtatu duenez, 2019ko aurreneko 5 hilabeteetan Kontsumobidek 158 eskaera, 568 erreklamazio, 1.111 kontsulta eta 2 arbitraje eskari jaso ditu abusuzko klausulekin lotuta. Ondorioz, 5 espediente abiatu behar izan dituzte.
Era berean, aurreko kontrol kanpaina gogorarazi du Perezek. 11 bankuri egin zioten, eta 10 zigorrekin amaitu zen, guztira, 320.000 euro.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa