Ekonomia
EUSKO LEGEBILTZARRA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zegona funts britainiarra konpainiako akziodun nagusi bihurtu berritan, EH Bilduk Euskaltelen egoerari buruz galdetu dio lehendakariari Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.
Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Euskaltelen egoera izan dute hizpide, besteak beste. Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publikoek beren esku dagoen guztia egiten dute eta egiten jarraituko dute Euskaltel eta gainerako enpresak Euskadin errotuta egon daitezen". "Gure esku dagoen guztia egingo dugu Euskaltelek Euskadin jarraitzeko eta hemendik bere lehiakortasun plan berria garatzeko", azpimarratu du.
Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziodun nagusi bihurtu ostean, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak konpainiaren egoerari buruz galdetu dio lehendakariari Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.
Errealitatea ukatzea aurpegiratu dio Casanovak Jaurlaritzari, haren esanetan, "errotzea" galdu egin delako eta "dagoeneko erabakiak Euskal Herritik kanpo" hartzen ari direlako. Halaber, enpresaren kontrola berreskuratzeko lidergoa Eusko Jaurlaritzari dagokiola iritzita, akzioak erostea eskatu dio.
"Etengabeko mesfidantzan" eta "iritzi negatiboan" kokatuta egotea leporatu dio Urkulluk EH Billduri. Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publikoek euren esku dagoen guztia egiten dute eta egiten jarraituko dute Euskaltel eta gainerako enpresak Euskadin errotuta egon daitezen. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu Euskaltelek Euskadin jarraitzeko eta hemendik bere lehiakortasun plan berria garatzeko", gaineratu du.
Urkulluk azaldu duenez, Euskaltelen errotzearekin loturiko edozein elementu aldatzeko —egoitza soziala edota fiskala, lantegiak, marka, sarea eta zuzendaritza eraginkorra— akziodunen gehiengo zabala behar da (% 75 baino gehiago).
Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak "une oro" Euskaltelekin harremana izaten jarraitu duela eta Zegonako ordezkari berriekin ere kontaktuan dagoela nabarmendu du.
Urkullu: "Aurrekontu akordioa lortzeko gure determinazioa irmoa da"
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa