11:30

Ekonomia

PROTESTAK

Protesta gehiago eta 'jauzi kualitatiboa' iragarri dituzte pentsiodunek udazkenerako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Besteak beste, urriaren 1ean, Pertsona Helduen Nazioarteko Egunean, 'indar erakustaldi handi bat' egitea aurreiskuten dute.

  • Pentsiodunen protesta, Bilbon.

    Pentsiodunen protesta, gaur, Bilbon. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hego Euskal Herriko pentsiodunak kalera atera dira, gaur ere, "pentsio duinak" aldarrikatzera eta politikariei "kanpainan agindutakoa" bete dezatela eskatzera. Haserre daude euskal pentsiodunak, ez baitute aurrerapausorik ikusten, eta euren protestak areagotuko dituztela iragarri dute. Udazkenetik aurrera, "jauzi kualitatiboa" emango dutela aurreratu dute.

Astelehenero bezala, Bizkaiko pentsiodunak Bilboko Udalaren parean elkarretaratzea egin dute, euren eskariak lau haizetara zabaltzeko. Bertan, Jon Fano lurralde horretako plataformaren eledunak azaldu duenez, joan den astean EAEko eta Nafarroako pentsiodunen elkarteen batzarra egin zuten, etorkizunera begirako urratsak zehazteko. Euren bidean beste pauso bat emateko garaia dela erabaki zuten.

Irailetik aurrera egingo dituzten ekimenetan, gizarteko beste hainbat alorretako eragileen babesa bilatuko dute pentsiodunek, arazoari "erantzun transbertsala eta plurala" emateko. Besteak beste, urriaren 1ean, Pertsona Helduen Nazioarteko Egunean, "indar erakustaldi handi bat" egitea aurreikusten dute, eta azaroan "langileen kolektiboekin, emakume taldeekin eta ikasleen elkarteekin" mobilizazio erraldoi bat deitzea ari dira aztertzen.

"Borondate kontua" dela uste dute pentsiodunek, eta euren aldarrikapenak behingoz kontuan hartzeko eskatu diete politikariei.

Donostian, pentsiodunek asanblea egin dute Alderdi Ederren, eta, bertan, bozeramaile batek nabarmendu du irailetik aurrera “biderkatu” egingo dituztela mobilizazioak, langileen, emakumeen, gazteen eta ikasleen elkarteekin batera.

“Erantzun masiboa, zeharkakoa eta anitza ezinbestekoa da pentsio duinak lortzeko”, adierazi du bozeramaileak, elkarretaratzean parte hartu duten 150 pertsonen aurrean.

Gainera, Gipuzkoako pentsiodunek ohartarazi dute “errealitateen” garaia heldu dela, eta ez “promesena”, eta esan dute Kongresuko gehiengo ezkertiarrak pentsiodunen aldarrikapenak bete ditzaketela “borondate politikoa” badute.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena