Itxi

Ekonomia

Termometro Ekonomikoa

EAEko ekonomia aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago hazi da lehen hiruhilekoan

Agentziak

Eusko Jaurlaritzak "positibotzat" jo ditu EAEko BPGren datuak eta ez du baztertzen 2019rako iragarritako hazkunde aurreikuspenak aldatzea.

1:01
Barne Porduktu Gordiña

EAEko ekonomia % 2,3 hazi da lehen hiruhilekoan 2018ko datuekin alderatuta; horrenbestez, Eustatek apirilaren amaieran aurreikusitakoa baino garapen hobeagoa izaten ari da ekonomia, % 2,2 haziko zela aurreikusi baitzuen.

2018ko laugarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta, % 0,7 hazi da ekonomia.

Enpleguak ere ibilera positiboa izan du lehen hiru hilabeteotan, urte arteko tasa aurreikusitako % 1,8 igo baita.

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzetan, "positiboak" dira EAEko BPGren datuak eta ez du baztertzen 2019rako iragarritako hazkunde aurreikuspenak aldatzea.

"Datozen hilabeteetako garapena ikusi beharko dugu, baina baliteke 2019ko hazkundearen datua berrikustea", esan du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, % 2,2 haziko da EAEko ekonomia aurten, eta % 2, 2020an.

Industriak igoera motela izan arren, hazkundea sektore guztietan eman da. Eraikuntzaren balio erantsia ere hazi egin da nabarmen eta zerbitzuek urte arteko hazkunde positiboa mantentzen dute.

Lehen sektoreari dagokionez, hazkundea oso positiboa izan da, % 8,4 hazi baita aurreko urteko datuekin alderatuta.