09:22

Ekonomia

Enplegua

Amazonek 50 lanpostu sortuko ditu Trapagaranen aurki irekiko duen gune logistikoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi banaketa enpresa izango ditu, eta 60 gidari kontratatuko dituzte Bilbo inguruko bezeroei produktuak banatzeko.

  • Amazonek Lezaman duen lantegia

    Amazonek Lezaman duen lantegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amazonek 8.000 metro koadroko gune logistiko berri bat zabalduko du Trapagaranen datozen egunotan, eta 50 lanpostu sortuko ditu bertan, konpainiak jakitera eman duenez.

Bi banaketa enpresarekin egingo du lan, produktuak banatze aldera. Bi enpresa horiek beren kabuz egingo dute lan, negozioa hazteko aukera izan dezaten.

Hala, 60 gidari inguru kontratatuko dituzte, paketeak gune logistikoan jaso, eta Amazonek Bilbo inguruetan dituen bezeroei banatzeko.

John Tagawa Amazon Logisticsen Europako presidenteordeak zera esan du biltegi horri buruz: "Oso pozik gaude gune logistiko berriarekin. 20 urteko eskarmentuak, aurrerapen teknologikoek eta konpainiaren inbertsioek gaitasuna eta malgutasuna emango diote gure banaketa sareari, eta horri esker inoiz baino azkarrago banatuko ditugu produktuak".

Bestalde, Xabier Cuellar Trapagarango jarduneko alkateak adierazi du Babcock & Wilcox enpresa zegoen lekuan irekiko dutela Amazonen biltegia. Alkatearen esanetan, "lan aukera berriak eta diru-sarrera handiak ekarriko ditu". "Udaletik aukera hori aprobetxatzen saiatuko gara, lanik gabe dauden pertsonei enpresa horretan beharrean aritzeko bultzada emanda", azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena