Ekonomia
Greba
Agentziak | Erredakzioa
Iker Gonzalo CCOO Euskadiko ordezkariaren arabera, Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioa "pultsu bat mantentzearen eta ahultzeko estrategiaren alde egiten ari da".
Metalgintzako sindikatuen agerraldia BECen. Irudia: EiTB.
Bizkaiko metalgintza sektoreko greba deitu duten sindikatuentzat "etsigarria" da patronalaren proposamena, eta Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioari (FVEM) "sektoreko langileei eta ordezkariei burla egitea" leporatu dio, astelehenean izan zuten bileraren ostean. "Ez zuten ezta lanuzteak bertan behera uztea ere", esan du CCOOko Iker Gonzalok. Ordezkariarentzat, patronala "pultsu bat mantentzearen eta ahultzeko estrategiaren alde egiten ari da".
Lau zentral deitzaileetako (ELA, CCOO, LAB eta UGT) langileak eta ordezkariak BECen aurrean egin dute elkarretaratzea, Ferroforma sektoreko enpresen azokaren inaugurazioan. Ostegunean beste elkarretaratzea egingo dute, itxiera ekitaldiarekin batera, "prekarietatea eta azpikontratazioa" salatzeko eta hitzarmen "duin" baten alde egiteko.
Asteleheneko bileran sindikatuek "gutxienez FVEMen mugimendu serio bat espero genuen", azaldu du Gonzaok, "eta topatu genuenaren arabera, ematen du langileei burla egiten dietela, eta horrela esan genien argi eta garbi".
Sindikatuen ikuspuntutik, patronalaren proposamena "bere egunean negoziazio mahaian egin zutena baino eskasagoa da, 2018 hitzarmenetik kanpo uztea proposatzen dute eta, eta urte horretarako ez dute igoerarik edo atzeraeraginik proposatzen, eta 2019 eta 2020rako proposatu zutena ere aurretik proposatutakoa baino eskasagoa da, errefusatu egin genuena".
CCOO Euskadiko ordezkariak gehitu duenez, lau sindikatuek elkarrekin osatutako plataformak proposatutako hamar puntuen artean, patronalak ez du "ezertxo ere ez zehaztu, ez subrogazioa, genero berdintasuna, lan osasuna, subrogazio eskubidea, behin-behinekotasuna, malgutasuna edo aldi bateko lanen enpresen kontratazioa murrizteko neurriak ezta jardunaldia murrizteari buruz ere".
Zentzu horretan, Gonzalok nabarmendu du patronala "defentsiban" jartzen ari dela, eta sindikatuei deigarri gertatu zaie "bilduta egon ginen ordu eta erdian greba bertan behera uzteko eskatu ez zutela".
Bere iritziz, jarrera horrek "asko esaten du mahaira ekartzen duten borondateaz eta negoziazioetara ekartzen dituzten ekarpen eta eskaintza eskasez, oraindik lau lanuzte egun deituta dituzula jakinda, mobilizazioak hausnartzeko edo bertan behera uzteko ez eskatzean, gure ikuspuntutik, pultsu bat planteatzen ari dira".
Ahultzeko asmoa
Maiatzaren 23ko grebaren jarraipena "oso garrantzitsua" izan zela gogorarazi dute sindikatuek. Haien ustez, FVEM "aurrean ditugun deialdiekin alderaketa egin nahi dute, eta gero eta jarraipen txikiagoa izango dutela espero dute, lehenengoa langileen % 80k babestu zuten eta". Esan dutenez, "ahultzeko lana" egin nahi dute.
Beraz, sindikatuek mobilizazioetara joateko deia egin diete langileei: ekainaren 6an, osteguna, 10:30etan BECen aurrean, eta hurrengo egunean, ekainaren 7an, Jesusen Bihotzetik 11:30etan abiatuko den eta FVEM egoitzaren aurrean, Euskadi plazan, bukatuko den manifestazioa, Bilbon.
Patronalak aurkeztutako azken proposamenak % 3,4ko igoera aurreikusten du 2019ko urtarrilaren 1eko soldaten tauletan, baita ultraaktibitatea mugagabea izatea eta hitzarmeneko taulen igoerak 2019 eta 2020rako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa