Ekonomia
EAE-KO AURREKONTUAK
Agentziak | Erredakzioa
Datorren astean, Eusko Jaurlaritzak agiri batean zehaztuko ditu Aurrekontuen ildo nagusiak.
Josu Erkoreka. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak datorren astean onartuko ditu agiri batean 2020ko Aurrekontuen ildo nagusiak, eta, hortik aurrera, alderdi politiko guztiekin egingo du berba Legebiltzarrean kontu publikoak onar ditzaten.
Horrela mintzatu da Josu Erkoreka, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela-eta Jaurlaritzak Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia) egindako Gobernu Bileraren ostean. Izan ere, EAJk Nafarroan EH Bildurekin gobernua osatzen badu eta Navarra Suma (UPN, PP eta Ciudadanos) koalizioari gobernatzen uzten ez badio, PPk Aurrekontuak ez dituela onartuko esan du Alfonso Alonsok.
Horren harira, Erkorekaren esanetan, bozeramaile gisa ezin ditu "akordio politikoen bidezko jokoak eragotzi"; horrenbestez, beste erkidego bateko kontuei buruz hitz eginez gero "begirunez eta kontu handiz" jokatu behar duela adierazi du.
Hala ere, EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu koalizioaren formula azpimarratu du, "emaitza bikainak" eman baititu. Ildo horretan, Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "beste eremu batzuetarako ere erabilgarria izan daitekeela, egonkortasuna ematen duelako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa