Ekonomia
ENPLEGU PUBLIKOA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azterketetarako epaimahaietako kideak, esaterako, zozketa bidez hautatuko dituzte. Gainera, proba teorikoetarako "EAEtik kanpoko adituak" deituko dituzte.
Juan Luis Diego eta Maria Pilar Uriarte gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Lan-eskaintza publikoen "gardentasuna eta bermeak" sendotzeko 12 neurri onartu ditu Osakidetzak; esaterako, zozketa bidez hautatuko ditu lan-eskaintzetako epaimahaiak, Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak asteazken honetan jakitera eman duenez.
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak SATSE, UGT eta Sendagileen Sindikatuarekin adostu dituzte urritik aurrera indarrean jarriko dituzten neurriok, egitekoak diren espezialitate medikoei dagozkien 22 lanpostutarako eta fakultatibo tekniko biologoen 4 lanpostutarako azterketetan.
Aldaketon emaitzak aztertu ostean, beste proba batzuetara zabaltzeko aukera aztertuko dute, Osakidetzaren lan-eskaintza publikoen eredu berria zehazteko. Osakidetzak 2016-2017 aldiko lan eskaintzaren probak behin-behinean geldiarazi zituen, hainbat espezialitatetan irregulartasunak atzeman zituztelako. Azkenean, urrian egingo dituzte.
Hala, azken hilabeteotan, askotariko erakundeek ekarpenak egin dituzte eredu berri hori zehaztu eta pixkanaka aplikatzen joateko: Arartekoak, IVAPek, profesionalek, adibidez, Jimenez Asensio katedradunak, sindikatuek, elkargo profesionalek edo alderdi politikoek, besteak beste.
Horrenbestez, Osakidetzak, "berdintasun, merezimendu eta ahalmen printzipioak" bermatzeko, azterketetarako epaimahaietako kideak zozketa bidez hautatuko ditu. Gainera, proba teorikoetarako "EAEtik kanpoko adituak" deituko ditu.
Konpromiso etikoa
Deialdiak esplizituki adieraziko ditu epaimahaiko kideek dituzten betebehar etikoak eta, dagokionean, jokaera-arauak. Horiek konpromiso etikoa sinatu beharko dute.
Gainera, deialdiak zehaztu egingo du epaimahaiek prestakuntza-saio bat egingo dutela epaimahaikideak diren neurrian egin behar dituzten zeregin, jokaera-arau eta betebehar etikoei buruz.
Bestalde, deialdiak espresuki aipatuko du epaimahaiko kide izatea onartzeko betebeharra, salbu eta behar bezala egiaztatutako abstentzio- edo/eta errekusatze-arrazoiak emango balira.
Probak prestatu eta zehazteko oinarri metodologiko espezifiko bat izango da. Hori horrela, proba teorikoa prestatzeko, EAEz kanpoko espezialistengana joko da, baita proba praktikoetarako ere, deialdi iragankor horietan.
Oraingoan eta modu iragankorrean, proba praktikoak kanpoko espezialistek prestatuko dituzte, IVAPen zuzendaritza, jarraipen eta zaintzaren pean, betiere.
Gainera, proben diseinua ez da egongo pertsona bakar baten eskuetan. Deialdian, zehaztu egingo da azterketak gaiari eta bibliografiari lotzen zaizkiola. IVAPek prestatuko ditu test-formatuko proba orokorrak. Proba praktikoen azken zehaztapenean elementu bat azarean sartuko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa