17:07

Ekonomia

Erizainen nazioarteko eguna

EAEn gutxienez 3.592 erizain gehiago behar dira Europako mailara iristeko

Agentziak | Erredakzioa

Erizainen nazioarteko egunaren atarian, erizain-erabiltzaile ratio egokia bermatzeko “neurri zehatzak” eskatu dizkio erizaintza sindikatuak Osakidetzari.

  • EAEn gutxienez 3.592 erizain gehiago behar dira Europako mailara iristeko.

    EAEn gutxienez 3.592 erizain gehiago behar dira Europako mailara iristeko. Argazkia: @SATSE_euskadi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erizainen nazioarteko egunaren atarian, SATSE erizaintza sindikatuak gogora ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez 3.592 erizain gehiago behar direla Europako mailara iristeko. Ildo horretatik, “epe labur eta ertainean” erizain-erabiltzaile ratio egokia bermatzeko “neurri zehatzak” eskatu dizkio Osakidetzari.

Igande honetan Erizaintzaren Nazioarteko Eguna izango da, eta, urtero bezala, erizainen lanak duen garrantzia nabarmentzeko tartea hartu du SATSEk. Hala, Osakidetzan dagoen “erizain eskasiarekin buka dezan” ohartarazi dio Eusko Jaurlaritzari, herritarrek “merezi duten arreta” jaso dezaten.

Merezi duzun bezala zaindu nahi zaitugu’ lelopean, erizainen lana ikusarazteko eta hori balioan jartzeko hainbat jarduera antolatu ditu SATSEk. Bilbon egindako agerraldian, erizaintza osasun sistemaren giltzarria dela nabarmendu du sindikatuak. “Erizaintzaren ekarpena ezinbestekoa da sektore publikoa mantentzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko”, gaineratu du sindikatuak.

Izan ere, “erizaintzak kalitatezko zaintza eskaintzeko aukera” izan behar duela azpimarratu du SATSEk, paziente bakoitzari “behar duen denbora” eskainiz, herritarrei “merezi duten arreta” eskaini ahal izateko.


Sindikatuaren esanetan, eguneroko lanean, “esfortzu handiarekin, erizainek pazienteak artatzea lortzen badute ere, baliabide gehiago behar dituzte”. Hala, erizainen ratioa bermatuko balitz, osasun arretak “kalitate handiagoa izango luke, segurtasuna eta herritarren ongizatea hobetuz”.


Erizain gehiago

Erizaintzaren Nazioarteko Egunaren harira, sindikatuak egindako jarduera guztiek jopuntu bera dute, Eusko Jaurlaritzari Osakidetzan dagoen "erizain eskasiarekin buka dezan" ohartaraztea.

Horregatik, egun dauden beharrei erantzuteko, SATSEk nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoan, gutxienez, 3.592 erizain gehiago behar direla Europako mailara iristeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena