08:31

Ekonomia

Ibilgailuen azterketa teknikoa

IATa iraungita edo iraungitzear dutenek lehentasuna izango dute Irunen eta Urnietan

EITB.EUS

Ostiraletik aurrera, erabiltzaile horiek bi lantegi horietan txanda hartzeko aukera izango dute Internet bidez edo bertara joanda.

  • IAT ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko Urnietako zentroa

    IAT ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko Urnietako zentroa. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibilgailuen azterketa teknikorako Gipuzkoan sortu den korapiloa arintzeko asmoz, Irungo eta Urnietako lantegiek lehentasuna emango die IAT txartela iraungita edo iraungitzear duten gidariei txanda ematerako garaian.

Ostiral honetatik aurrera, erabiltzaile horiek txanda berriak hartzeko aukera izango dute bi lantegi horietan. Bi aukera izango dituzte horretarako: Internet bidez edo Irunera edo Urnietara bertara joanda. Gainera, astero zabalduko dute, ostiralez, hitzordu berriak hartzeko aukera, Internet bidez edo bertara joanda, baina soilik epea bukatzear duten ibilgailuei emango zaie lehentasuna.

Eusko Jaurlaritzak IAT zentro berrien irekiera iragarri du, tartean, behin-behineko bat Zarautzen. Hala ere, ez du irekierarako datarik zehaztu. Iturri sindikalen arabera, kontzesio araudia aldatu beharko litzateke hori posible izateko.

Bien bitartean, pazientzia eskatzen zaie kaltetuei.

Bestalde, Alfonso Alkorta Irun eta Urnietako lantegietako gerenteak eskaera zuzena egin die IAT txartela iraungitzeko hilabete edo gehiago falta dutenei, hots, ez dezatela oraindik hitzordurik hartu, hala, epe motzean iraungiko zaienentzat lekua egon dadin. Halaber, datozen aste edo hilabeteetan egoera bideratzea espero du Alkortak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena