10:58

Ekonomia

Enpresa

Siemens Gamesak 67 milioi irabazi ditu urte fiskalaren lehen seihilekoan

AGENTZIAK | Erredakzioa

49 milioi euro lortu dituzte urte fiskalaren bigarren hiruhilekoan eta salmentek % 6 gora egin dute, 4.651 milioi euro saldu baitituzte.

  • Siemens Gamesaren aerosorgailu bat

    Siemens Gamesaren aerosorgailu bat. Argazkia: Siemens Gamesa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siemens Gamesak 67 milioi euro irabazi ditu urte fiskalaren lehen seihilekoan (urritik martxora), eta salmentek % 6 gora egin dute, 4.651 milioi euro saldu baitituzte, enpresak astearte honetan jakinarazi duenez.

Aerosorgailuen komertzializazioaren fakturazioa 3.964 milioikoa izan da, % 4 gehiago; eta, operazioek eta mantentze-gastuek % 24 gora egin dute, 687 milioi euroraino.

Eskabide-zorroaren harira, Siemens Gamesak markak hautsi ditu 23.600 milioi euro lortuta (% 7 gehiago); horrenbestez, 2019ko urte fiskalerako agindutako salmenten helburua lortuko dutela esan du konpainiak.

Bestalde, negozio-segmentuak bultzatuta, 10.900 milioi euroko eskabideak izan ditu Siemens Gamesak azken 12 hilabeteotan (% 8 gehiago).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena