12:28

Ekonomia

Ontzigintza

La Navaleko lehen 36 langile ohiren lantoki aldaketa, uztailaren 1etik aurrera

agentziak | erredakzioa

Lekualdaketak ekainaren 17rako zeuden aurreikusita, baina atzeratu egin dituzte. Gainerako langileek abenduaren 31ra arteko epea dute Navantiako zein lantokira joan nahi duten zehazteko.

  • La Navaleko langileen protesta bat

    La Navaleko langileen protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekainaren 17an hasi behar ziren La Navaleko 36 langile ohiak Navantiako beste lantegi batzuetan lanean, baina gaur sindikatuetako iturrietatik jakinarazi dutenez, lehen lekualdaketa horiek uztailaren 1etik aurrera egingo dituzte azkenean. Antolaketa arrazoiak tarteko atzeratu dira, euren esanetan.

Sestaoko ontziola historikoaren jarduna etenda, aurtengo martxoan jaso zuten 173 langileek kaleratze autoa. Dena dela, CCOO eta UGT sindikatuek 2006an sinatu zuten akordioari esker (La Naval pribatizatu zutenekoa), balizko itxiera baten aurrean lanpostuari eusteko bermea eman zitzaien 150 langileri.

Hala, Navantia sozietate publikoak Cadizen eta Ferrolen dituen ontziolen edo Madrilen dituen bulegoen artean aukeratu behar zuten beharginok. Horrez gain, hiru hilabete baino lehen edo geroago hasi nahi zuten ere galdetu zieten.

Hori horrela, lehen 36 langileek beharrerako prest behar zuten ekainaren 17an, baina esan bezala, data atzeratu egin da.

Gainerakoek, 150 inguruk, abenduaren 31ra arte dute lantokia aukeratzeko.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena