Itxi

Ekonomia

KPI-AREN apirileko DATUAK

Urte arteko inflazioa Espainian % 1,5ekoa izan da apirilean

Agentziak | erredakzioa

Aste Santuan jasotako turismoaren eraginez hazi da inflazioa apirilean Estatu mailan.

  • Itsas pasealekua Espainian

    Itsas pasealekua Espainian. Argazkia: pixabay.com

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1,5eraino hazi da apirilean Estatu mailan, Aste Santuko turismoak izandako gorakadak bultzatuta.

Espainiako Estatistika Institutuak astearte honetan emandako datu aurreratuen arabera, turismo paketeen salneurriak gora egin zuen apirilean, 2018ko beheranzko joerarekin alderatuta.

Hilabeteko tasari dagokionez, KPIa % 1 hazi da martxoarekin (% 0,8) alderatuta. Hala ere, datuok maiatzaren 14an berretsi beharko dituzte.

Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera, inflazioak gora egin du azken hiru hilabeteotan, 2018ko urrian behea jo ostean, % 2,3tik 2019ko urtarrileko % 1era igaro baitzen. 

Horrenbestez, otsailean % 1,1 hazi zen; martxoan, % 1,3; eta, apirilean % 1,5.

Bestalde, KPI harmonizatuak hiru hamarren egin du gora eta % 1,6an kokatu da.