Ekonomia
Euskaltel
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arantxa Tapiak azaldu du "gutxiengo batekin" sartuko litzatekeela, "zenbait esparru bermatze aldera Jaurlaritza Euskaltelen parte izatea beharrezkoa bada".
Euskaltelen sartzeko aukera aztertuko du Jaurlaritzak. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak ziurtatu du, "gutxiengo batekin" Euskaltelen ondasunean sartzeko aukera aztertuko duela Eusko Jaurlaritzak, baldin eta "zenbait esparru bermatze aldera konpainiaren parte izatea beharrezkoa bada".
Sailburuak azaldu duenez, "beti" hausnartu izan dute euskal enpresen akziodunen artean sartzeko aukeraz, betiere, "mahai gainean jarritako proiektua kontuan izanda eta administrazio kontseiluan erabakitakoa errespetatuz".
Eusko Jaurlaritzak 125 milioiko funtsa ezarri zuen iaz, estrategikoak diren euskal enpresen akziodun izan ahal izateko. 2018 hasieran, adibidez, Beasaingo CAF enpresaren akzioen % 1,24 eskuratu zuen.
Alabaina, atzo Iñigo Urkulluk esandakoa ekarri du gogora Tapiak, alegia, Euskaltelen estatutuek diotela "zenbait mugimenduk, besteak beste, egoitza sozialaren aldaketak, akziodunen % 75aren onarpena jaso behar dutela Batzar Orokorrean. Hori lortzea ez da batere erraza", nabarmendu du.
Halaber, Tapiak ziurtatu du Jaurlaritzak erreferentziazko akziodunekin lan egiten jarraituko duela. Horrekin, Euskaltelek egoitza soziala eta fiskala Euskadin izatea ez ezik, arlo teknologikoan eta industrialean aurrera egiten jarraitzea lortu nahi dute, "hazkundeari eusteko eta aurrerantzean ere erreferentziazko enpresa izateko".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa