Ekonomia
EAE-ko enpresaburuak
EITB.EUS
Adegi patronalak proposatu du Eibarko enpresaburua, lurraldeen arteko txandakatzeari jarraituz. Udan hartuko du Larrañagaren lekua.
Zubiaurre, ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Albisteak (1)
Eduardo Zubiaurre Adegiko presidente ohi (2006-2012) eta enpresaburu eibartarra izango da Confebask EAEko patronalaren burua, EiTBk baieztatu ahal izan duenez, Zubiaurrek Roberto Larrañagaren lekua hartuko du, horrek lau urteko agintea amaitzen duenean, uztailean.
Adegiren batzorde exekutiboak eta kontseilu erretoreak duela bi aste egin zuten Zubizaurreren alde. Proposamen ofiziala ekainean helaraziko diote Confebaski, eta hilabeteren buruan, egingo duten presidente aldaketa.
Confebasken estatutuen arabera, lurralde bakoitzeko patronalek txandaka proposatu behar dute presidentegaia. Hala, Roberto Larrañaga (eibartarra jaiotzez, baina Araban finkatua) SEA patronal arabarrak proposatu zuen, eta haren aurreko Miguel Angel Lujua Cebek bizkaitarrak. Horrenbestez, Adegiri zegokion oraingoan hautagaia proposatzea.
Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta (Eibar, 1962), Enpresa eta Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Jaz Zubiaurre enpresako kudeatzailea da. Adegiko presidentea izan zen sei urtez, eta 2018ko martxora arte Eibarko EAJren uda batzordeko presidentea izan da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa