10:22

Ekonomia

Bilera

Kofradiek eta Jaurlaritzak berdelaren kuotaren gaineko estrategia bilatuko dute

EiTB.EUS

"Europak ezarritako kuota oso txikia da, eta horrek eragina du. Prest gaude kuota handiago baten alde borrokatzeko, baina guztiontzako bada", esan du Gipuzkoako Kofradiako presidenteak.

  • Kofradiek eta Jaurlaritzak berdelaren kuotaren gaineko estrategia bilatuko dute

    ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal kofradiek eta Eusko Jaurlaritzak bilera dute astelehen honetan, berdelaren kuotaren gaineko estrategia bateratua bilatzeko. Euskal arrantzaleek orain arteko kuotak defendatuko dituzte, hau da, ez dute aldaketarik nahi. Galiziarrek eta asturiarrek, aldiz, kuota handiagoak eskatu dituzte.

Horregatik, osteguna baino lehen akordio bat adosten saiatuko dira. Izan ere, egun horretan Kantauriko arrantzaleen ordezkariak Arrantza Ministerioarekin bilduko dira Madrilen.

Halere, euskal arrantzaleek argi dute bere garaian zuzen banatu zutela berdelaren kuota. Hori dela eta, ez dute "kilo bat bera ere" aldatzeko asmorik. Are gehiago, arrantzale galiziarren eta asturiarren eskaria berdelaren prezioaren igoerarekin lotuta dagoela adierazi dute.

Ildo horretan, Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradiako presidenteak gezurretan ari direla aurpegiratu die gaur goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketan. "Europak ezarritako kuota oso txikia da, eta horrek eragina du. Prest gaude kuota handiago baten alde borrokatzeko, baina guztiontzako bada", esan du Elduaienek.

Berdelaren kanpaina bukatzear da Euskadin.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena