Ekonomia
Protesta berria Bilbon
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dagoeneko kaleratuta dauden langileak manifestatu dira Bilbon, eta ohartarazi dutenez, EAJk eta PSOEk ez dute langileen boza merezi, ontziolaren itxieraren "erantzule" baitira.
Bilboko Kale Nagusian izandako manifestazioaren burua. Argazkia: EFE
La Naval ontziolaren eta Ezkerraldeko "hilketa industriala" leporatu diete dagoeneko kaleratuta dauden La Navaleko langileek Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Ezkerraldeko ehunka bizilagun eta La Navaleko langileak larunbat arratsalde honetan manifestatu dira berriro Bilboko kaleetan, "Eusko Jaurlaritza-Gobernu zentrala: negoziazioa. Ezkerraldeko enpleguaren alde" lelopean.
Martxaren buruan 20 bat langile jarri dira, maletekin, Cadizeko, Ferroleko, Cartagenako edo Madrilgo Navantiako lantegietara joateko aukera duten langileen ordezkaritza moduan.
Manifestazioa hasi aurretik, Juan Llorden enpresa-batzordeko presidenteak gogoratu du La Navaleko 178 langileak kalean daudela otsailaren 28az geroztik, likidazio prozesua daraman epaileak aginduta, lau langile salbu (mantenu lanak egiten dituen bat, beste garbiketan eta zuzendaritzako bi).
'Erbesteratzeko zigorra'
Llordenek azpimarratu duenez, ontziola erosteko baimena eman die Europak Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari: orain akziodunik ez dagoenez, ez litzatekeelako Estatuko laguntzak izango. Duela 14 urte huts egindako La Navaleko pribatizazioagatik, "bidegabekeria hori konpontzeko erantzukizuna dute" bi Gobernuek.
Gainera, enpresa-batzordeak adierazi du EAJk eta PSOEk ez dutela langileen boza merezi, ontziolaren itxieraren erantzule direlako eta langileak "erbestera kondenatu" dituztelako.
Amaitzeko, Ingeteam eta Murueta Ontziolak La Navaleko akziodun nagusiak ere erantzuleak direla salatu dute langileek, La Navalekin "lotutako enpresen bidez mozkinak lortu zituztelako, ontziola hondatzen zuten bitartean".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa