Ekonomia
Pentsio duinak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astelehen honetan enegarren mobilizazioa egin dute pentsiodunek. Gobernuan edozein alderdi egonda ere, pentsio publiko duinak bermatu behar direla azpimarratu dute.
Bilbon egindako mobilizazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Bizkaiko pentsiodunen elkarteak iragarri duenez, datozen egunetan beren aldarrikapenak biltzen dituen dokumentua helaraziko diete Eusko Legebiltzarrean eta Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei.
Beste astelehen batez, jendetza bildu da Bilboko Udaletxe parean egindako elkarretaratzean. Gobernuan edozein alderdi egonda ere, pentsio publiko duinak bermatu egin behar direla azpimarratu eta, ildo horretan, EAJri "bustitzeko" exijitu diote.
Horrez gain, hilaren 13an hiriburu guztietan manifestazioak egingo dituztela gogoratu eta mobilizazio horietan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da, 18:00etan.
"Gasteizko eta Madrileko parlamentuetan ordezkaritza duten alderdi guztiei dokumentu bana bidaliko diegu, gure aldarrikapenak zeintzuk diren eta zer erantzun behar duten zehaztuta", nabarmendu du Jon Fano bozeramileak Bibon egindako bilkuraren amaieran.
Gasteizen ere ehunka pentsiodun bildu dira Espainia plazan eta ondoren manifestazioan joan dira hiriko kaleetan barrena, 'Pentsio Publiko Duinak' lelopean.
Abiatu aurretik, apirilaren 13an Euskal Herriko hiriburuetan izango diren manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei, "pentsioen aurkako mehatxua hor dagoelako".
Hori dela eta, ezinbestekotzat jo du mobilizazioak jendetsuak izatea: "Gasteizko kaleak ikaslez, langilez, egungo eta etorkizuneko pentsiodunek bete behar ditugu, martxoaren 8an bete ziren moduan", nabarmendu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa