Ekonomia
Protestak
eitb.eus
300 pertsonatik gora elkartu dira Frantziako presidentearen murrizketak salatzeko eta neurri sozialak eskatzeko. Estatu osoan ari dira protestak egiten 20. larunbatez jarraian.
Txaleko horien protesta Hendaian. Argazkia: EiTB
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aurkako protesta Hendaiara eraman dute gaur Txaleko Horiek.
Manifestazioa egin dute Lapurdiko udalerrian, eta udaletxe atarira eraman dituzte aldarrikapenak.
350 bat pertsona elkartu dira protesta ekitaldian eta, besteak beste, soldatak eta gutxieneko soldata hobetzea, zerbitzu publikoak indartzea, justizia soziala, eta iruzur fiskalaren kontra borroka areagotzea eskatu dute.
20. larunbatez jarraian, Txaleko Horiak estatu osoko hiri nagusietan protesta egiten ari dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa