Ekonomia
Parisen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako hiriburuan ez da istilu larririk jazo, baina Montpellierren, berriz, hainbat manifestarik osatutako talde batek aurre egin dio Poliziari.
Milaka txaleko hori, Parisko Sacré Coeur Basilika parean. Argazkia: EFE
Milaka 'txaleko hori' manifestatu dira larunbat honetan berriro Frantziako hiriburuan, Poliziak zabaldutako segurtasun neurri handien artean. Parisen ez da istilu larririk jazo. Montpellierren (hegoaldean) eta Lyonen (ekialdean), ordea, hainbat liskar izan dira. Tokiko 16:00ak inguru (15:00etan GMT orduan) Poliziaren eta manifestarien arteko istiluak izan dira Montpellierreko Komeria plazan eta inguruetan. Manifestariak sakabanatzeko gas negar-eragilea bota dute poliziek.
Denfert Rocherauko plazaren eta Bihotz Sakratuaren basilikaren arteko manifestazioa egiteko baimena eskatuta zuten antolatzaileek, eta era baketsuan egin dute martxa. Ibilbidean zehar ehunka agente zabaldu dituzte. "Ez gara terroristak, zailtasunak dituen herria baizik" eta "5 milioi txiro eta 40 aberats: horra hor indarkeria" izan dira pankarteetako lelo bi.
Ezkerreko eta mutur ezkerreko alderdietako hainbat buruk parte hartu dute manifestazioan, tartean, Frantzia Intsumiso alderdiko buruzagia den Jean-Luc Melenchonek.
Frantziako 15 bat hirietako erdiguneetan manifestazioak egitea debekatu du Frantziako Gobernuak: Parisen, esaterako, Eliseo Zelaietako etorbidean, Eliseo Jauregitik gertuko zonaldeetan eta Batzorde Nazionalean. Debekatutako tokietan elkarretaratzea egitea 135 eurorainoko isunekin zigortuta dago.
Horrez gain, poliziak eta gendarmeak manifestazioetara bidali ditu Frantziako Gobernuak eta, eraikin publikoak zaintzeko, terrorismoaren aurkako Sentinelle taldeko militarrak zabaldu ditu. Erabaki horrek hautsak harrotu ditu herrialdean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa