Ekonomia
ARRANTZA KUOTA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2019rako kuota amaituta, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei.
Berdelaz betetako arrain kutxa bat, lonjan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei, 2019rako ezarritako kuotaren jaitsierari aurre egiteko.
Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, kantitate gehigarri horri esker arrantza aukerak % 11,64 igoko dira, neurri batean, Europatik ezarritako jaitsiera konpentsatzeko.
Laster, kala eta ontzi bakoitzari dagozkion kantitateak jakinaraziko dizkio Ministerioak sektoreari.
Abenduan, Europar Batasuneko Arrantza ministroek 2019rako arrantza kuotak adostu zituzten eta berdelarena % 20 gutxitu zuten.
Jaitsiera horren ondorioz, Espainiak 20.277.500 kilo harrapatzeko baimena zuen, behin gehiegizko arrantzagatik (2009. urtea) ezarritako isuna kenduta.
Kuota jaitsieraren aurrean, Espainiak negoziazioak abiatu zituen Europar Batasuneko beste herrialde batzuekin, kuotak elkar trukatu eta era horretan berdel gehiago harrapatzeko aukera izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa