12:42

Ekonomia

ostalaritza

Basque Culinary Centerrek abangoardiako sukaldaritza programa bat aurkeztu du

eitb.eus

Maiatzean hasi eta online emango dute gastronomia munduko profesionalei zuzendutako ikastaroa.

  • Instalaciones del Basque Culinary Center

    Instalaciones del Basque Culinary Center. Foto sacada de Instagram

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Basque Culinary Centerrek "Abangoardiako Sukaldaritza Teknikak" espezializazio-ikastaroa abiatuko duela jakinarazi du astelehen honetan. Online emango dute gastronomia munduko profesionalei zuzendutako ikastaroa.

Ikastaroa maiatzean hasiko da, eta 5 hilabeteko iraupena izango du. Sektoreko espezialistei zuzenduta dago, irakaskuntza-eredu berritzaile, interaktibo eta kalitatezko bat du oinarrian, eta aurrez aurreko prestakuntzaren esperientzia ingurune digitalera eramaten du.

Espezializazio-ikastaroa oso-osorik diseinatu da online prestakuntzarako. Eduki eta jarduerak hainbat gailutan erabiltzeko prestatu dituzte, ikasleak prestakuntza bere beharren eta denboraren arabera moldatzeko aukera izan dezan.

Abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko lehen ikastaro osatu horrek bost gai eta amaierako proiektu bat biltzen ditu, non ikasleak bere sorkuntza propioak garatu beharko dituen, sukaldaritzaren eboluzioa sustatzeko. Gai hauek landuko dituzte: Abangoardiako produktuak, Aplikazio garaikideak, Kriosukaldaritza, Presio-sukaldaritza eta Hartzidurak.

2011n sortu zenetik, Basque Culinary Centerren helburua gastronomian eta elikaduran goi-mailako prestakuntza ematea eta bi horiek ikertu, berritu eta sustatzea da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena