Ekonomia
La Naval-en itxiera
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Langileen ordezkariak Reyes Maroto Industria ministroarekin bildu dira arratsalde honetan Diputatuen Kongresuan.
La Navaleko langile batzordeko kideak eta sindikatu ezberdinetako ordezkariak Reyes Maroto Industria ministroarekin bildu dira arratsalde honetan Diputatuen Kongresuan.
Sindikatuak konbentzituta daude legezkoa eta bideragarria dela Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Sestaoko ontziola erostea. Alabaina, Industria ministroak berriro esan die aukera hori ezinezkoa dela, Europar Batasuneko araudia urratzea ekarriko lukeelako.
Batzarrean enpresaren likidazioaz eta kaleratutako 150 beharginen egoeraz aritu dira. Asmoa Ferrol, Cadiz, Cartagena eta Madrilgo lantegietara eramatea da, EFE agentziak Industria Ministerioaren iturriak aipatuta azaldu duenez. Lekualdaketa hori datozen hilabeteetan egingo dutela erantsi dute.
Maroto ministroak adierazi du Espainiako Gobernuak Sestaoko ontziola martxan mantentzeko lanean jarraituko duela, baina berretsi egin du Estatuak La Naval erostea ezinezkoa dela, Europar Batasuneko araudiak aukera hori ematen ez duelako.
Juanjo Llorden La Navaleko langile batzordeko idazkariaren esanetan, berriz, ontziolan eraikitzen ari diren dragaren aktiboak SEPIk eta Navantiak erostea posible da, eta hala eginez gero, 20 hilabetetan 1.000 lagunentzako lana bermatuta egongo litzatekeela ziurtatu du.
Ondoren, SEPIk eta Navantiak ontziola erosteko aukera izango luketela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa