Ekonomia
Gamesarekin
Erredakzioa
Gamesaren teknologiaz baliatuta, orain arte munduan egindako energia berriztagarrien proiektu garrantzitsuaren lehenengo partea izango da Mihai Viteazuko gune eolikoa.
Errumaniako hego-ekialdean, Dobrogea eskualdean, eraikiko du Iberdrola Renovablesek Mihai Viteazuko gune eolikoa. 80 megawatteko potentzia izango du eta herrialdean eraikiko duen lehenengo azpiegitura izango da.
Gamesaren teknologiaz baliatuta, 2 MW-ko potentziadun 40 aerosorgailuaz osatutako parke eolikoa eraikiko du euskal enpresak. Horrela, 50 haize instalazio aurreikusi dituzte, guztira, 1.500 MW-ko potentzia eskaintzeko.
Honi esker, Errumaniako milioi bat etxea hornituko dute, hots, Bukarest hiriburuaren biztanleriaren baliokidea. Alabaina, CO2ko 1,25 milioi tona gutxiago isuriko dituzte.
Orain arte energia berriztagarrien alorrean mundu mailan egindako proiekturik garrantzitsuena izango da Dobrogeako Gune Eoliko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa