Ekonomia
Dekretua
agentziak | erredakzioa
Hasiera batean 8 astekoa izango da baimena, eta 2020an 12 astekoa. Hurrengo urtean 16 astera eta EBko batez bestekora iritsi nahi dute.
Aita umea zaintzen ospitalean. Argazkia: EiTB
Espainiako Ministroen Kontseiluak lege dekretua onartu du aitatasun baimena 16 asteraino luzatzeko hiru urteren buruan, EBko estatuen batez bestekora iristeko, eta erantzunkidetasuna indartzeko.
Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean Carmen Calvo presidenteordeak azaldu duenez, "amatasunak ezin du izan emakumeen lan eta bizi garapenaren kontrako arma, baizik eta emakumearen aukera askea", beraz, "guztiok izan behar dugu arduradun".
Hori horrela, aitatasun baimena 8 astekoa izango da dekretua indarrean jartzen denean (Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu eta biharamunetik aurrera), eta 12 astekoa izango da 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. 2021erako 16 astekoa izatea nah dute, Europar Batasuneko estatuen batez bestekoaren pare.
Patronala baimenak parekatzearen aurka agertu dela eta, Calvok esan du patronalarekin eta sindikatuekin jorratu dutela gaia elkarrizketa sozialerako mahaian, eta orain "garrantzitsuena" Kongresuko taldeek onartzea dela.
Berdintasuna
Mendekotasunak dituzten pertsonen zaintzaileek (normalean emakumezkoak) kotizazioak berreskuratzea ere aurreikusten du dekretuak. Estatuaren kontura izango da kotizazio hori, Gizarte Segurantzaren bidez, eta aitatasun baimenarekin batera 610 milioi euroko kostua izango du.
Arrazoi horrek generoen arteko aldea areagotzen du, emakumeek batez beste % 40 txikiagoa dutelako pentsioa, hau da, 370 euro gutxiago jasotzen dituzte gizonezkoek baino.
Gainera, dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, enpresa ertain eta handiak (50 langile edo gehiago) soldatak argitaratzera behartuko dituzte, eta zenbakiak eskuragarri egongo dira langileentzat eta sindikatuentzat.
Era berean, tamaina horretako enpresek berdintasun planak egin beharko dituzte, eta erregistro publikoan sartu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa