Ekonomia
Europako Justizia Auzitegia
Agentziak | Erredakzioa
Litekeena da, epaia urteko bigarren erdian jakinaraztea. Indizea baliogabe uzten baldin badute, sektoreak 7.000 eta 44.000 milioi euro arteko kostua izan dezake.
Europako Justizia Auzitegia. EITBko bideo batetik ateratako irudia.
HMEIrekin (Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea) lotutako hipoteken balioaren inguruan epaitu aurreko hiru arazo planteatu zizkion Espainiako magistratu batek Europako Justizia Auzitegiari. EBko Auzitegiak astelehen honetan aztertu ditu.
Litekeena da, epaia urteko bigarren erdian jakinaraztea, baina banketxeek gertutik jarraituko dituzte Luxenburgoko berriak; izan ere, Europako Auzitegiak indizea baliogabe uzten baldin badu, sektoreak 7.000 eta 44.000 milioi euro arteko kostua izan dezake, Goldman Sachsen arabera.
Bezeroen aldeko sententzia batek Espainiako finantza sisteman -Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankia, Bankinter eta Unicaja- izango lukeen eragina aztertu du inbertsio-bankuak txosten batean.
Bankinter kenduta, beste sei banketxeek 4.600 eta 29.249 milioi arteko kostuari aurre egin beharko liokete, zergak zenbatu barik. Kaltedun guztiek (500.000 inguru) dirua itzultzea eskatuko dutela uste du Goldman Sachsek.
CaixaBankek, arriskurik handiena
HMEIren baliogabetze posible baten aurrean arriskurik handiena CaixaBankek izango luke; izan ere, 1.775 eta 11.250 milioi euro arteko faktura ordaindu beharko luke.
Bestalde, Santanderrek eta BBVAk 1.014 eta 6.428 milioi artean itzuli beharko lituzkete; Bankiak 406-2.571 milioi; Sabadellek 355-2.250 milioi eta Unicajak 51-321 milioi, Goldman Sachsek egindako iragarpenen arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa