Ekonomia
RADIO EUSKADI
EITB.EUS
Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren ekimenez, Darpon gaitzesteko proposamena eztabaidatuko da Legebiltzarrean martxoaren 21ean. PPk ez du argitu proposamena babestuko duen edo ez.
Albisteak (3)
Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa edo kargugabetzea eskatu dizkiote Iñigo Urkullu lehendakariari EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta Alderdi Popularrak, Radio Euskadin goizean egin duten tertulian.
Osakidetzako lan eskaintza publikoan egindako ustezko iruzurra izan dute hizpide legebiltzarkideek. Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren ekimenez, Darpon gaitzesteko proposamena eztabaidatuko da Legebiltzarrean martxoaren 21ean, eta horrek aurrera egiteko, ezinbestekoa da popularren aldeko botoa. Anton Damborenea PPko ordezkariak baina, ez du argitu bere taldeak hartuko duen jarrera.
Legebiltzarkide popularrarentzat, Darponen egoera "eutsiezina" da. Horren hitzetan, agerikoa da "euskal politikagintzaren erredura handiko unitatean" dagoela Osasun sailburua. "Urkulluren esku dago Darponek karguan jarraitzea edo ez", adierazi du.
Julen Bollain Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak, berriz, Darponen dimisioarekin batera Legebiltzarrean ikerketa batzordea berehala abian jartzeko eskatu du, Osakidetzako lan eskaintzan egon den "ustelkeria" berriro errepika ez dakin.
Ildo beretik mintzatu da Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea ere. Darpon kargutik kentzea eta ikerketa batzordea abian jartzea ezinbestekoak direla esan du, "gertatu dena argitzeko". "Guk uste dugu Osakidetzaren lan eskaintzen prozedura osoa berraztertu behar dela. Sakoneko arazoek sakoneko neurri zuzentzaileak izan behar dituzte", gehitu du.
Joseba Egibar jeltzaleak, aldiz, defendatu egin du Darponen lana, eta karguan jarraitu beharko lukeela berretsi du. Oposizioaren jarrera kritikatu du, "behar politikoak" bultzatuta ari direlako Darponen aurkako neurriak eskatzen. "Epaitegiak kasua ikertzen ari badira, zertarako behar da ikerketa batzordea Legebiltzarrean?", galdetu du.
"Darponek orain egin behar duena zera da: hasitako lana bukatu eta irregulartasunak aurkitzen baditu, horiek argitzen lagundu. Garbi dago gai honen ardura nagusia berea dela, baina horrek ez du esan nahi erruduna denik", esan du Egibarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa