06:47

Ekonomia

PENTSIOAK

Alderdiek negoziazioak hautsi dituzte Toledoko Itunaren batzordean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hauteskunde aurrerapena tarteko, Unidos Podemosek eta PPk ez dituzte pentsioen erreformarako gomendioak babestu, eta, ondorioz, ezerezean geratu da bi urte eta erdiko lana.

  • Pentsiodunen elkarretaratzea Bilbon

    Pentsiodunen elkarretaratzea Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Toledoko Itunaren jarraipen batzordeak amaitu du bere bidea legegintzaldi honetan, pentsioen sistema bermatuko duen erreformarik onartu gabe. Iragan urte amaieran alderdiek aurreakordioa lortu bazuten ere, hauteskunde aurrerapenak aurreakordioak aurrera egitea eragotzi du azkenean. Ondorioz, ezerezean geratu da ia bi urte eta erdiko lana.

Atzoko bileran, PPk eta Unidos Podemosek gomendio zerrenda ixtearen aurka egin zuten. Batzordean ordezkaritza duten gainerako taldeek alderdi interesak lehenestea leporatu zieten.

Gerardo Camps PPko ordezkariak "errespetu demokratikoa" aipatu zuen talde popularraren ezezkoa azaltzeko. Haren esanetan, hurrengo legegintzaldiko batzordekideei dagokie akordioa lortzea.

Unidos Podemosek aurrez esana zuen hiru gomendiori boto partikularra emango ziela. Aina Vidal Unidos Podemoseko ordezkariaren esanetan, Gorteak desegingo diren honetan ez dago nahikoa denborarik zintzilik dauden gaiak eztabaidatzeko. Hori dela eta, eta adostasun politiko zein sozial zabala dagoela iritzita, pentsioak KPIaren arabera igotzea dekretu bidez onartzea eskatu zion Sanchezen Gobernuari.

Compromis, PSOE, EAJ eta PDeCAT alderdiek eskaera bat erregistratu zuten atzo Kongresuan, asteazken honetan Toledoko Itunaren batzordearen ezohiko batzar bat egin eta gomendioen zirriborroa eztabaidatu eta bozkatzeko. Batzordeko Mahaiari dagokio orain bilera hori deitu ala ez erabakitzea, baina Mahaian gehiengoa duten PP eta Ciudadanos kontra agertu dira jada.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena