17:13

Ekonomia

SANCHEZEN AURREKONTUAK

EH Bilduk ez ditu aurrekontuak babestuko, Sanchezek jarrera aldatzen ez badu

EITB.EUS

Eskuineko 'bloke erreazionarioari' aurre egiteko benetako alternatiba eraitzeko prest daudela esan du koalizioak, baina ez besterik gabe 'txeke zuria' emateko.

0:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak Kongresuan esan du "gaur gaurkoz" EH Bilduk Pedro Sanchezen aurrekontuei "ezezko botoa" emango diola, mahai gainean beste proposamenik jartzen ez duen bitartean. "Halere, oraindik garaiz dago. Bi egun ditu Sanchezen Gobernuak aurretik arduraz jokatzeko eta jarreraz aldatzeko", zehaztu du.

Beitialarrangoitiak eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin dute Donostian, Espainiako egoera politikoaz hitz egiteko. Beitialarrangoitiaren arabera, "Rajoy Gobernutik kentzeko, higiene demokratikoagatik, Sanchez presidente izateko aldeko botoa" eman zuten, eta baldintza bakarra jarri zuten: eurekin hitz egitea eta aldaketarako borondatea agertzea.

"Denbora tarte honetan, Sanchezek ez du gurekin hitz egin eta ez du horretarako borondaterik ere agertu. Lehen genituen galdera berdinak ditugu eta ez dakigu Gobernu honek zertarako nahi duen gure babesa. Ez dakigu zer politika egin nahi duen", gaineratu du.

Ezker abertzaleko diputatuak uste du "etor daitekeen eskuin erreakzionarioaren aurrean benetako alternatiba eraiki behar dela", baina Sanchezen Gobernuak alternatiba hori eraikitzeko "borondaterik ez" duela nabarmendu du.

Halaber, Beitialarrangoitia ziur agertu da Sanchezen Exekutiboak "errelato jakin bat eraiki" nahi duela, eta Espainiako Gobernua bera ari dela "aurrekontuak ez onartzeko agertokia bultzatzen", babesa eman ziotenekiko "inolako morrontzarik ez duela adierazi nahian edo".

'Inboluzio demokratikoa'

Ildo beretik mintzatu da Otegi ere. Bere hitzetan, azken urteotan "inboluzio demokratiko sakon bat" egon da, eta "bloke erreakzionario bat" eraiki dute PPk, Ciudadanosek eta Voxek. Bloke horren estrategia demokrazian atzera egitea dela azpimarratu du.

Bihar abiatuko den Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketaren harira, berriz, EH Bilduko buruak adierazi du ez dela Kataluniaren kontrako prozesua, autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen kontrako epaiketa baizik.

Horren aurrean, ezinbestekotzat jo du "mobilizatzea eta herri mailako aliantza zabalak sortzea". "Ardura politikoagatik herriari garbi esan behar diogu zer datorren, eta konponbideak eman behar dizkiogu: aliantza zabalak eraiki behar ditugu, ez bakarrik alderdien artean, baita gizarte mailako erakunde, sindikatu eta ekonomia alorreko eragileen artean ere", esan du.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena