19:58

Ekonomia

Akzioen trukea

Renovablesekin xurgatze bidez bat egitea proposatu du Iberdrolak

Erredakzioa

"Iberdrola Renovablesen aktiboei balioa ematea eta filiala negozio esparru independentea hartuta Valentziatik gara dadila lortzea" da Iberdrolaren helburua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberdrolako administrazio kontseiluak Iberdrola Renovables filialarekin xurgatze bidez bat egitea proposatzea adostu du, Iberdrolak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Iberdrolaren akzioak Iberdrola Renovablesen akzioen truke aldatuta gauzatuko dute eragiketa.

Truke horretarako salneurria filialak 2007an Burtsan hasi zenean zuena (5,3 euro) baino % 44 baxuagoa izango da; dena den, orduan ezarritako truke ratioa baino % 2,7 altuagoa izango da.

Eragiketaren amaiera uztailerako aurreikusi dute; hala ere, enpresa bietako akziodunen batzordeek onartu beharko dute eragiketa, aurretik.

"Iberdrola Renovablesen aktiboei balioa ematea eta filiala negozio esparru independentea hartuta Valentziatik gara dadila lortzea" da Iberdrolaren helburua.

Bestalde, bat-egiteak Renovablesen negozio esparrurako aurreikusita zeuzkaten inbertsioei eusteko aukera emango dio Iberdrolari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena