Ekonomia
Lan-erregulazio txostena
Agentziak | Erredakzioa
Hala ere, inbertitzaile horiek eskaintza "sendorik ez dutela egin" azpimarratu du sailburuak, eta hortaz, eskaintza hori lortzeko lanean jarraitu beharra dagoela esan du.
Arantxa Tapiak Navalen eta inbertitzaileen inguruan hitz egin du Onda Vascan. Argazkia: EFE
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako eta Azpiegituretako sailburuaren hitzetan, gaur egun "inbertitzaile bat baino gehiago" dago La Navalen interesatuta, baina "ez dute eskaintza sendorik egin"; hori dela eta, proposamen hori lortzeko lanean jarraitu beharra dagoela azpimarratu du.
Onda Vascan egin eta Europa Press albiste agentziak jasotako elkarrizketan, Tapiak Sestaoko La Navalen egoerari buruz hitz egin du, urtarrilaren 16an bukatzen baita lan-erregulazioko txostenaren kontsultetarako epea.
Ildo horretan, "inbertitzaile berri baten esku La Navalek etorkizuna izateko lanean jarraitzeko beharra" defendatu du sailburuak; bide horretan, "EAEko erakundeen laguntza izango dute inbertitzaile horiek, eurek ala nahi badute", gaineratu du Tapiak.
Horrenbestez, La Navalen interesa agertu duten inbertitzaile mota bi daudela azaldu du sailburuak: "alde batetik, ontziolari ontzigintzaren bidetik jarraipena eman nahi diotenak daude; eta bestetik, ontzigintza eta eraikuntza hausnartuta aurrera ateratzea nahi dutenak daude".
Hala ere, "hurbilketa eta datu ekonomikoen nondik norakoak ezagutzea eskatu dutenak kenduta, ez dago optimistagoak izateko eskaintza sendoagorik".
Tapiak gogoratu duenez, "epaileak bost edo sei hilabete ditu eskaintza formalak aurkezteko, eta logikoena litzateke inbertitzaileek une horretan proposamen berriak aurkezteko epeaz baliatzea".
Bestalde, sindikatuek eskatutako erreskate publikoaren harira, Tapiak berriro ere hori ezinezkoa dela azpimarratu du, eta langileak eta hiritarrak "ez engainatzeko itxaropen faltsua ezin dela sortu" azaldu du. "Jarduera ekonomikoa bai, baina inbertitzaile pribatu baten buruzagitzarekin eta gobernuen laguntzarekin", esan du Tapiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa