21:47

Ekonomia

Astelehenean

Mobilizazio berriak egitea proposatuko die La Navaleko enpresa-batzordeak langileei

Agentziak | Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta sindikatuek ostiralean egin behar zuten bilera bertan behera geratu zen. Ez da beste harremanik izan aldeen artean.

  • Navaleko langileen manifestazioa.

    Navaleko langileen manifestazioa. Artxiboko irudia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

La Navaleko enpresa batzordeak astelehenean helaraziko die langileei gatazkaren egoera, ostiralerako aurreikusita zegoen bilera bertan behera geratu ostean, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta epea bukatu baino bi egun lehenago. Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta sindikatuek egin behar zuten bilera.

12:00etan bilduko dira langileak, Sestaoko ontziolan, eta batzordeko iturriek esan dutenez, hurrengo egunetarako mobilizazio berriak egitea proposatuko die langileei enpresa-batzordeak.

Iturri horien arabera, gobernuekin ostiralean egin behar zuten bilera bertan behera utzi ondoren ez da beste harremanik izan aldeen artean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena