Ekonomia
Sestaoko La Navalen itxiera
EUSKADI IRRATIA
Beharginak Galiziako edo Andaluziako ontzioletara joateko hautua egin beharko lukete. Bestalde, Industria Ministerioak bertan behera utzi du langile-batzordearekin egin behar zuen bilera.
Navaleko langileen protesta bat. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (7)
La Naval ontziolako 150 langile Navantia talde publikoan birkokatzeko konpromisoa berretsi die SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietateak sindikatuei gaur Madrilen egindako bileran.
Baina langileek bi aukeren artean erabaki behar dute: batetik, Navantian jarraitzeko Galiziako Ferrolera edo Andaluziako Cadizera joatea eta, bestetik, Sestaon argi ez daukaten lanpostuari eustea.
Bestalde, Sestaoko ontziolaren etorkizunaz Industria Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta langileen ordezkariek ostiral honetan Madrilen egin behar zuten bilera bertan behera gelditu da.
Sindikatuek gogor kritikatu dute Industria Ministerioaren jarrera: "Mobilizazioak gogortzen badira, ardura Espainiako Gobernuarena eta Eusko Jaurlaritzarena izango da, arazoari irtenbide bat ematen saiatu ere ez baitira egin".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa