13:43

Ekonomia

OSAKIDETZAREN LEPa

Bertan behera utzi dute behin-behinean Anestesiari dagokion hautaproben errepikapena

eitb.eus

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren hainbat espezialitateetako azterketetan izandako ustezko filtrazioen ondorioz aurkeztu du Gasteizko epaitegi batek kautelazko neurria.

  • Ebakuntzak egiteko tresneria, ebakuntza-gela batean

    Osakidetzaren LEPa. Argazkia: Pixabay.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiak kautelaz bertan behera utzi du 2016-2017ko Lan Eskaintza Publikoaren Anestesia eta Suspertze atalari dagozkion hautaproben errepikapena, azterketetan izandako ustezko filtrazioen ostean.

Patxi Nicolau ESK sindikatuko ordezkariak Epaitegiaren erabakiaren nondik norakoak azaldu ditu prentsaurrekoan; agerraldian ere, Roberto Sanchez anestesiako hautaprobetan izandako ustezko irregulartasunak salatu zituen medikuetako bat izan da.

Sanchezekin batera, beste bi medikuk salatu zituzten ustezko irregulartasunak azterketetan, eta hori dela eta, "EAJk Sabin Etxetik kontrolatzen dituela" kritikatu du Sanchezek; hirurak Debagoineko Ospitaleko anestesistak dira. Gainera, Osasun Sailak eta Osakidetzak beraien aurkako "mendekua" hartu duela eta "ezkutuko kaleratzeak" egiten ari direla salatu du.

Irregulartasunen harira, Osakidetzak abiatutako barne ikerketaren ondorioetako bat hiru espezialitatetako hautaproben azterketak errepikatzea izan zen: Kardiologian, Anestesia eta Suspertze atalean, zein Angiologian eta Kirurgia Baskularrean, hain zuzen.

Justiziak "Darpon jaunari aurre egin izana positiboa" da, esan du Nicolauk. Bestalde, lan eskaintza publikoen eredu berria prestatzeko Eusko Legebiltzarrean batzordea sortzeko eskatu du.

Ildo horretan, Osasun Sailak irregulartasunak saihesteko iragarritako neurriak "auzia ixteko aurpegi-garbiketa hutsa dela" salatu du Nicolauk. Hori dela eta, "bide judiziala gauzak konpontzeko bide bakarra izatea" deitoratu du.

Bestalde, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak "errespetu osoz" hartu du Epaitegiaren erabakia, eta ebazpen horrek "ez duela auziaren mamia epaitzen; aitzitik, behin-behineko neurria da, behin-betiko epaia eman artekoa dela" gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena