Ekonomia
París
AGENCIAS | REDACCIÓN
Gaurko mobilizazioan "milaka gutxi" manifestari bildu dira, aurreko larunbatarekin alderatuta, pertsona kopuru askoz txikiagoa, orduan 1.700 atxilotu baino gehiago izan baitziren.
Albisteak (3)
Gutxienez 120 pertsona atxilotu dituzte Parisen (Frantzia), 'txaleko horiek' larunbat honetan egindako azken protestatan. Parisko Poliziako iturriek jakitera eman dutenez, gaurko mobilizazioan "milaka gutxi herritar" bildu dira, aurreko larunbatarekin alderatuta, pertsona kopuru askoz txikiagoa. Orduan, 1.700 lagun baino gehiago atxilotu zituzten, eta beste 350 bat zauritu ziren.
'Le Figaro' kazetak zabaldu duenez, larunbat honetako lehen orduan mila bat manifestari zeuden Frantziako hiriburuan. Dena dela, segurtasun dispositibo handiari eutsi diote, eta 16:00etan ur-kanoiak erabili ditu Poliziak Eliseo Zelaietan. Horrez gain, Poliziak kargak egin ditu Les Halles merkatal zentroan, eta istilu txikiak izan dira erdiguneko hainbat auzotan, tartean, Operan, Saint-Lazare eta Wilson Presidentean.
Eragina turismo zerbitzuetan
Eiffel Dorrea eta Garaipenaren Arkua zabalik daude gaur, normaltasun sentsazioa zabaltzeko asmoz. Beste hainbat leku turistiko, ordea, itxi egin dituzte, hala nola, Katakonbak, Arte Modernoaren Museoa, Petit Palais edo Cernuschi Museoa. Zenbait metro geltoki ere itxita daude, edo etenaldiak izango dituzte zerbitzuan, Parisko mendebaldean bereziki.
Bost larunbat jarraian daramatzate 'txaleko horiek' protestekin, erregaien zergen igoerak bultzatuta, baina egunek aurrera egin ahala, beste hainbat eskaera gehiago egin dituzte, besteak beste, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen dimisioa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa