09:15

Ekonomia

Aurrekontuak

Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidagai, Eusko Legebiltzarrean

EITB.eUS

Elkarrekin Podemosek eta PPk aurkeztutako zuzenketak atzera botako ditu Ganberak, EH Bilduk iragarri baitu azkeneraino negoziatuko duela Jaurlaritzarekin.

  • Azpiazu, 2018ko aurrekontuak aurkezteko saioan.

    Azpiazu, iaz, 2018ko aurrekontuak aurkezteko saioan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

09:30etik, 2019ko aurrekontuen lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran.

Ezusterik ezean, Elkarrekin Podemosek eta PPk aurkeztutako zuzenketak baztertuko ditu Ganberak, EH Bilduk atzo iragarri baitzuen ez zuela babestuko 2019ko aurrekontu proiektua itzultzea, eta prozeduraren amaierara arte (abenduak 21) Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraituko zuela.

Saioa Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuarekin agerraldiarekin abiatu da. Sailburuak iragarri duenez, 24 orduko epean koalizio abertzalearekin akordiorik lortzen ez badu, Jaurlaritzak lege-egitasmoa erretiratuko du. Ostegunean, 09:00etan, Aurrekontuen inguruko Batzordea biltzen da, eta epemuga hori bete baino lehen egin beharko luke atzera Jaurlaritzak.

Ondoren, talde parlamentarioek hartu dute hitza. Bozeramaileek 30 minutu izango dituzte aurrekontuen inguruko iritzia emateko. Proiektuaren alde agertuko dira Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk. Elkarrekin Podemosek eta PPk, berriz, aurkeztutako osoko zuzenketak defendatuko dituzte, proiektua Gobernuari berriro itzultzeko eskatzeko. EH Bilduk bozketa egin eta gero azalduko omen du bere iritzia.

Dena ondo bidean, 13:00ak aldera egingo dute bozketa. Ezusterik ezean, lege-proiektuak izapidea gaindituko du eta Legebiltzarrak osoko zuzenketak baztertuko ditu EAJren, PSE-EEren botoekin eta EH Bilduren bi abstentziorekin.

Proiektuak tramitazioa jarraituko du, beraz, eta abenduaren 21ean behin betiko bozketa egingo dute Legebiltzarrean.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena