12:24

Ekonomia

Protestak

Biriatuko ordainlekua blokeatu dute berriz ere 'txaleko horiek'

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira larunbat honetan berriz ere. 18:00ak aldera kanporatu egin dituzte eta pixkanaka normaltzen hasi da zirkulazioa.

  • 'Txaleko horiak' Biriatuko ordainlekura bueltatu dira larunbat honetan. Argazkia: Euskadi Irratia

    'Txaleko horiak' Biriatuko ordainlekura bueltatu dira larunbat honetan. Argazkia: Euskadi Irratia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europa iparraldera doazen kamioiei muga gainditzea galarazten aritu dira larunbat goizean goizetik 'txaleko horiak' Biriatuko ordainlekuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gainerako ibilgailuak normaltasunez igaro dira mugatik, baina kamioiei egindako blokeo horrek sei, zazpi eta zenbait momentutan hamar kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu.

Arazoak 09:30ak pasata hasi dira. Hasiera kilometro erdiko auto-pilaketak izan dira, baina 11:00ak aldera, lau kilometrorainokoak ziren jada eta auto-ilara luzatzen joan da orduak pasatu ahala.

Zirkulazioan oztopoak eragin dituzte 18:00ak arte. Ordu horretan kanporatu egin ditu poliziak, eta auto-ilarak gutxitzen hasi dira.

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, baina, litekeena da 22:00etan berriro ere hara agertzea eta bihar ere protestekin jarraitzeko asmoa dute.

TXALEKO HORIEN PROTESTAK BIRIATUN ITURRIA EUSKADI IRRATIA

'Txaleko horien' protesta, gaur, Biriatun. Argazkia: Euskadi Irratia

Bideoa: 'Txaleko horiek' Baionako errepideak hartu dituzte berriro:

 

Bestalde, Hiru Euskadiko garraiolari autonomoen sindikatuak Twitter bidez adierazi duenez, 'txaleko horien' aldarrikapenekin bat egiten du, baina manifestariei ohartarazi die "lan egiteko eskubidea ere" badutela kamioilariek, eta "auto-ilara luzeak pairatu behar" izatea deitoratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena