23:11

Ekonomia

Biriatu

Auto-pilaketak Biriatuko mugan, 'txaleko horien' protesten eraginez

Euskadi Irratia | eitb.eus

Ipar Euskal Herriko "txaleko horien" mugimenduak ez du larunbatean Parisera joateko deialdirik izan, eta mugako protestan jarriko dituzte indarrak.

  • Biriatuko muga / Artxiboko irudia: EFE.

    Biriatuko muga / Artxiboko irudia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Euskal Herriko "txaleko horiek" protestak egin dituzte Biriatuko mugan ostegunean, eta auto-pilaketak eragin dituzte errepidean.

22:00etatik aurrera bidea mozteko deialdia egin dute "txaleko horiek", eta, ondorioz, batez ere, kamioiak pilatu dira mugan.

Iparraldeko mugimenduak ez du larunbateko Pariseko protestekin bat egiteko deialdirik egin, eta Biriatuko mugan jarriko dituzte indar guztiak. Izan ere, aparteko garrantzia ematen diete Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugari, Espainiar Estatua ere inplikatuta Frantziako Gobernua presionatzen dutelakoan.

"Txaleko horien" protestek aurrera jarraitu dute Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatua osoan. Macronen iragarpenak nahikoa ez direla uste dute, eta, besteak beste, fortuna handien zerga itzultzea eskatzen dute.

Zenbait garraiolarik, ikaslek eta nekazarik mugimendu honen protestak babestu dituzte. Baionako "txaleko horiek", gainera, bat egiteko eskatu diete poliziei.

Manifestazioa egin nahi dute Lapurdiko hiriburuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena